viernes, 8 de diciembre de 2023

Bizkaitar berriak!!

Orotara bederatzi ordezkari bizkaitar berriak dira aurten Euskal Dendan.

                                                     LAPRETADA

Haren tailerrean, Susana López de Munainek lortzen du pieza karismatikoek eguneko edozein une aparteko bihurtzea. Izan ere, barnekoaren, ederraren eta errepikaezinaren beharra eta atsegina etxe bakoitzera hurbiltzeko asmoz. Artisau-baxerak eskuz modelatzeko tekniken bidez diseinatuta eta sortuta daude, forma organikoak eta irregularrak sortuz, jasangarritasunari eta tokiko ekoizpenari balioa emanez. Pieza guztiak eskuz margotuta eta sinatuta daude.

                                                       WÜL

Artista eta ikertzailea. Haren erakustokiak ez du inor axolagabe uzten. Gustu bikainarekin, Flor Veronek bizitzarekin harmonian egindako pieza paregabeen bilduman barneratuko gaitu, estanpazio botanikoari eta kutsu naturalei esker. Poltsak eta diru-zorroak dira bere objektu fetitxeak, baina ez dira faltako dekorazioari zein osagarriei lotutako beste elementu batzuk. Bere lanak bikainak dira.

                                                  ZUR BERRI

Ezin perfektuagoak, horrelakoak dira Jorge García langile trebe honen lanak. Egurrean du inspirazio-iturria, pazientzia eta mimo infinituaz landuak, non denbora neurtzen ez den eta perfekzioa bilatzea besterik ez duen kontatzen. Sortzaile bizkaitar honen eskuetatik ateratzen diren objektuak izugarrizkoak dira, klaseari eta kalitateari esker.

                                             FLOR DE AGUITA

Nuria Jaberrek korapiloaren artea azalduko digu, eta horrekin batera beste lurralde batzuk gogora ekarrriko dizkigu. Algortan duen tailerretik, haren marka etiko eta jasangarria munduratzen da, mineral sendatzaileak dituzten artisau-bitxigintzako bildumen, etxea apaintzeko objektuen eta eskuz egindako osagarri pertsonalen bitartez.

                                                   CY JANTZIAK

Patroi ezin hobeak dituzten kaikuak, festarako baserritar jantziak, doluzkoak edo dantza egitekoak, marra bat falta ez zaien prakak, jantzi bakarreko alkandora ederrak. CY Jantziak euskal janzkera tradizionalekin lotutako piezarik esklusiboenak egi bihurtzen dituzte. Baina atzean ez geratzeko eta merkatu-kuota ez galtzeko, guztiarekin ere ausartzen dira, eta, esklusibotasunez diseinatuta, neurrira lan ere egiten baitute.

                                                   VELETTA

Durangotik iritsitako nobedadea, ardatz nagusi batekin: moda garrantzitsua da, bai, baina inoiz ez zen premiazkoa izan. Horregatik, jantzigintza-prozesuaren zati bakoitzak presa edo berehalakotasunarekin hautsi ezin direla argi du. Velettan prozesu guztiaz gozatzen dute. Ehunak aukeratzetik hasi eta produktu bakoitzari izena jarri arte. Toteak eta motxilak haren ikurrak dira, baina gauza gehiago ikusi ahal izango ditugu haren erakustokian.

                                    ENCUADERNACIÓN BILBAO

Yolanda Trigueroren eskuetan, ohialek balioa eta edertasuna bikoizten dute. Koadernaketa pausatuko maistra da bilbotarra, hamarkada bat baino gehiago darama bere eskuetara iristen den guztiari originaltasuna ematen. Hori dela eta, haren pieza guztiek plus bat irabazten dute oihalei eta paper bikainei esker.

                                       BATASDECOLEGIOORIGINALES

Argi dago eskolara joateko haren mantalak dibertigarriak, sofistikatuak, irudimentsuak direla. Izan ere, Rebeca Garcíaren irudikoz eskolara joateak ez du tristuraren sinonimoa izan behar, guztiz kontrakoa, eta horregatik jarrera eta nola joan funtsezkoa da. Eskolara jantzi eder horiekin joateak umore onez jarriko gaitu. Baina mantalak bakarrik ez, bere erakustokian merienda poltsak eta originalak diren beste osagarri batzuk ikusgai izango ditugu.

                                                   AMALUR

Makrame korapiloen artean jaiotako, Ainhoa Gangoitiak moda kontzientean sakontzen du, su motelean sortua, originaltasunari, irudimenari, izaera pertsonal nabarmenari eta lurra erreferentetzat duenari esker aurrera eginez. Durangaldean ez zaio inspiraziorako tokirik falta irudimenari gorputza eta oihalak jartzen dizkion neska gazte honi. Arropa ezberdina, eroso eta erabat moldakorra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario