jueves, 7 de diciembre de 2023

Aurtengo artisauak

Gerturatzen den publikoak produktuez gozatzen du

    27a. Euskal Dendak euskal lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 54 artisau etorri dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik, eta horietatik 15  dira berriak, hau da, artista berrien % 27. Horrek, beti bezala, balio erantsia emango dio azokari.

    Lurraldeka, beste behin ere Bizkaia  da ordezkari gehien izango duena, guztira 28  dira. Gipuzkoarren presentzia igo da aurten, lurralde horretako 14 artisauetara iritsiz. Arabatik 2 iritsi dira eta Nafarroako foru lurraldetik 8. Ipar Euskal Herritik artisau bakarra etorri da, Lapurditik hain zuzen ere.

    Durangaldeko artisauak ere bertan  dira, eskualdeko sei dira, hain zuzen ere. Guztiak ere topaketa honen klasiko handiak, aldi berean, berrikuntza ugari izango dira tailer berriekin. Ez da faltako Eneko Unzalu bitxigilea, plaza honetan ezinbesteko hitzordua duena. Gorakat elorriarrak ere ez du topaketa hau galdu nahi, Restaurarte Euskal Dendako klasikoa. Euskal Dendan ere CY Jantziak, Veletta eta Amalur sinadurak dira, azken hiru horiek berri-berriak dira Durangoko plazan.

    Sektoreka, ehungintzari lotutako artisauak izango dira nagusi, eta 11ra iritsiko dira. Horien artean denetarik aurkitu ahal izango da; osagarrietan, moda propioan edo mota guztietako beroki jantzietan aritzen/ariko direnak. Gabonak hain hurbil izanez, ezin izango dira falta bitxigintza, imitaziozko bitxiak, zeramika, zura edo kosmetika bezalako ohiko segmentuak, gremio bakoitzeko lau artisau izango ditu. 

    Gune honetan bilduko diren beste gremioetako profesionalak izango dira, hala nola: larrugintza (3) panpinagintza (1), jostailuak (1), euskal kirola (1), zapatagintza (1), makramea (1), serigrafia (1), lore lehorra (1), feltroa (2), kakorratza (1), zaharberritzea (1), landare-zuntzak (1), estanpazioa (1), txotxongiloak (1) eta enkoadernaketa (1).

    Nekazaritzako elikagaien sektoreari, halaber, leku garrantzitsua egingo zaio aurtengo Euskal Dendan, izan ere, bere arloko onenetarikoak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario