miércoles, 26 de noviembre de 2014

Badator badator, Euskal Denda badator

Astiro astiro goaz, hala ere, abendua laster izango da hemen eta, hile honekin batera, Durangoko 19. Euskal Denda helduko zaigu. Arbasok, artisauen elkarte nazionala, Euskal Herriko artisautzaren erakusleiho garrantzitsutzat hartzen dutena antolatu du, berriro ere. Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 8ra, “Ametsak gauzatu” lelopean. Euskal Denda dirauen bitartean, hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa dinamizatzeko eta, azken batean, bisitaria artisautzaren munduan sararazteko. Horrela azaldu dute aurkezpenean, Bernat Vidalek, Arbasoko presidentea, Olatz Pujanak, Arbasoko bozeramailea eta Andoni Iruarrizagak, Durangoko zinegotzia.
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 50 erakusketari bilduko ditu, artisau arabar, baxenafar, bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrak. Aurreko edizioetako kopuru antzekoa, baina nobedade moduan, aipatu behar da, aurten, hamabost profesionalek lehenengo aldiz parte hartuko dutela.
Beste behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 19 artisau, hain zuzen ere. Gipuzkoak 17 izango ditu, Nafarroak 4, Arabak 3, Nafarroa Beherak 2 eta Lapurdik bat. Betidanik izan da Durangaldea artisautzaren epizentro garrantzitsua. Aurten ez da gutxiago izango, Bizkaiko eskualde honen izena bost artisauk eramango dute. Durangoko Restaurarte, 2010eko stand onena sariaren irabazlea; Jaio Gazta, gazta ekoizle iurretarra; Elorrioko Wandel, larrua lantzen duen sortzailea eta iazko stand onena saria jaso zuena aurten ere Euskal Dendan izango da. Esparru hau Bea Unzuetak eta Eneko Unzaluk biribilduko dute.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, honakoak izango ditugu: sei nekazaritzako elikagaien arlokoak, lau beirakoak, hamar metalekoak. Halaber, landare zuntzak lantzen duten bi, zeramikako bost eta egurra lantzen duten zazpi izango dira aurtengoan. Ehungintzari dagokionez, zazpi erakusketari aipatu behar ditugu, eta larrugintzan lau. Gainera, denbora eta espazioa emango zaizkie zaharberritzaile bati, euskal kirolari eta kosmetikari. Birziklatutako gaiek ere erakusmahaia izango dute.
OKZITANIA
Aurtengo Euskal Dendaren edizioaren kultura gonbidatua Okzitania izango da. Gertu daukagu Okzitania, hala ere, herri ezezaguna egiten zaigu, egoera hori gainditzeko hango lau artisau etorriko dira. Beraei esker haien ohiturak eta usadioak ezagutuko ditugu.
Lleidatik Taller Bausen etorriko da, baita harria lantzen duen Ariza tailerra ere, eta egurrezko tailerra Pcorfer eta Piers Bausen. Hauek laurok euren artisautza eta berezitasuna aurkeztuko dizkigute, eta euren kulturan murgilduko gaituzte.
ARTETSU SARIAK
2005ean hasi ginen Artetsu sariak ematen, Arbaso elkartearen hamargarren urteurrenarekin batera. Sari hauen bitartez, banakakoen edota entitateen lana aintzat hartu nahi dugu. Halaber, konplizitaterako bidea eta loturak sortu nahi ditugu aipaturiko lan hori apurka-apurka hazten joan dadin eta, era horretan, gure artisautzaren aldeko hain garrantzitsua den kontzientziazioa ere eragingo dugu.
Horregatik bada, zentzu guztietan artisautzaren alde egiten duten artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen ditugu. Bederatzigarren edizio honetako Artetsu sariak honakoak izango dira:
BIZITZA OSOA: Lurbe Zeramika. Itziar Begoa eta Gloria Etayo.
ERAKUNDEAK LAGUN: Sondikako Udala.
HEDABIDEAK: BERRIA.
GURE TRADIZIOAK HEDATZEA: Aranzadi.
EUSKARA SUSTATZEA: Korrika.
Sariak emateko gala abenduaren 5an, ostiralean, egingo da San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 20:00etan. Sariaren ikurra esku bat da, gai eta tresna nahitaezkoa, ezinbestekoa artisautzan jarduteko. Beiraz eginiko alegoria bat da, gardentasuna, argia, ardura eta lan-xehetasuna adierazten dituena. Egilea, Bilboko Iker Sanz da, Iger by Aker artisau-tailerrekoa.

Comienza la cuenta atrás.

La Euskal Denda de Durango cumple una decimonovena edición madura y reflexiva, en este 2014. Así lo referían en la presentación de este acontecimiento Bernat Vidal, presidente de Arbaso, Olatz Pujana, portavoz de la asociación y Andoni Iruarrizaga, concejal del Ayuntamiento de Durango.
La cuenta atrás ya ha comenzado. El escaparate más importante de la artesanía de Euskal Herria, organizado por la Asociación Nacional de Artesanos, Arbaso coincidirá con el puente de la Inmaculada y se celebrará del 5 al 8 de diciembre, en la plaza del mercado de Durango. Todo ello con el lema “Forjando sueños”. Durante la Euskal Denda se desarrollarán, asimismo, numerosas actividades lúdicas que dinamizarán el recinto ferial, permitiendo al visitante interactuar con el colectivo artesano y adentrarse en este mundo.
La Euskal Denda contará con representantes de todos los territorios vascos. Serán un total de 50 expositores a los que darán vida artesanos provenientes de Araba, Benafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi y Nafarroa. Un número similar al de ediciones anteriores, pero que presenta un buen cúmulo de novedades, pues, quince de los profesionales que acuden a esta edición lo hacen por primera vez.
Por territorios Bizkaia será quien mayor representación tenga, aportando diecinueve artesanos. Gipuzkoa se manifestará con diecisiete, Nafarroa con cuatro, Araba con tres, Benafarroa con dos y Lapurdi con uno. La comarca del Duranguesado, epicentro de una gran actividad artesanal, aportará cinco firmas artesanas a la Euskal Denda. Serán los siguientes: el taller durangués Restaurarte, ganador del mejor stand en 2010, el productor de queso iurretarra Jaio Gazta. La artesana creadora en cuero, oriunda de Elorrio, Wandel, que el año pasado se presentó por primera vez y ganó el Premio de Mejor Stand, elegido por Arbaso. El grupo lo completa la artesana Bea Unzueta dedicada a las fibras vegetales y el joyero Eneko Unzalu de Durango.
Por sectores, se presentarán seis artesanos de agroalimentación, cuatro del vidrio, diez de metal. Junto a ellos dos artesanos de la fibras vegetales, cinco ceramistas y siete tallistas de madera. La confección textil estará presente en siete expositores, cuatro más acogerán trabajos en cuero y piel. Se contará con tiempo y espacio para los objetos restaurados, objetos reciclados, otros vinculados al del deporte vasco y la cosmética.
Las novedades serán quince en total. Por primera vez estarán los joyeros vizcaínos Sua Joyeros, ArgentColor, Evaren Bitxiak y los guipuzcoanos Shuaia Bitxiak y Pitxipolit. Novedades serán también la especialista en vidrio Davinia de Diego de Bizkaia o la recicladora de elementos varios Idoia Musa de Gipuzkoa. Por primera vez acudirán los productores agroalimentarios Arnabar y Betikogia. Nuevos en la Euskal Denda son los artesanos dedicados a la confección textil Martina Menke y Mai KyK, ambos guipuzcoanos. Se completa el escenario de novedades con Lur Zeramika y Errealkubo ambos ceramista de Araba y Bizkaia respectivamente. Por primera vez también estarán en Durango una saga de maestros, los que se encuentran bajo la firma Alberdi Makila uno de los pocos elaboradores de las makilas en el panorama vasco actual.
OCCITANIA
En esta 19 edición la Euskal Denda dejará un lugar especial a la cultura de Occitania. El atrio de la plaza del mercado servirá para adentrarnos en sus particularidades de la mano de cuatro artesanos invitados. Ellos nos ubicarán en la geografía y cultura de ese territorio.
Desde Lleida se acercarán a la villa duranguesa cuatro artesanos vinculados a diferentes ámbitos de la artesanía. El Taller Bausen se aplica en las obras textiles, Ariza trabaja la piedra, Paers Bausen las fibras vegetales y Pcorfer la madera.
Gracias a su participación en la Euskal Denda tanto los artesanos vascos como el público que se acerque se descubrirá a oficios ya conocidos pero con particularidades propios del país en el que se desarrollan. 
ARTETSU SARIAK
Los Premios Artetsu Sariak se instauraron en 2005, coincidiendo con los diez años de vida de la Asociación Arbaso. Con estos galardones, se pretende reconocer el trabajo de los agentes dedicados a la promoción de nuestra cultura, idioma, tradiciones y, por supuesto, artesanía. Al tiempo que sirven para crear cauces y vínculos de complicidad para que esta labor se vea incrementada y así, entre todos, promover la concienciación que se merece este sector de nuestra cultura.
Por todo ello, se destacan tanto a artesanos como a instituciones y a medios de comunicación que favorezcan la artesanía en toda su concepción. En esta novena edición de los Premios Artetsu serán los siguientes:
TODA UNA VIDA: Lurbe Zerramika. Itziar Bengoa. Gloria Etayo.
INSTITUCIÓN AMIGA: Ayuntamiento de Sondika.
MEDIO DE COMUNICACIÓN: BERRIA.
DIFUSIÓN DE NUESTRAS TRADICIONES: Sociedad de Ciencias Aranzadi.
FOMENTO DEL EUSKARA: Korrika.
La gala de entrega de premios se celebrará el 5 de diciembre, viernes, en San Agustín Kultur Gunea, a partir de las 20:00 horas.

lunes, 24 de noviembre de 2014

Presentación oficial de la 19 Euskal Denda

No nos hemos dado ni cuenta, pero ya ha pasado un año y ya tenemos cerca cerquísima la 19 edición de la Euskal Denda. Así pues aquí estamos preparando un programa que esperamos de tu gusto, con unos invitados de lujo, con unos artesanos de calidad, con muchas novedades y mucho llamamiento a la participación. Como siempre la cita coincidirá con el puente de la Inmaculada del 5 al 8 de diciembre en Durango.
Ahora queremos trasladaros la presentación oficial de nuestra cita con la artesanía en todo su esplendor. La rueda de prensa en la que se dará cuenta de las novedades,  participantes, premios, país invitado y programación, entre otras muchas cuestiones, se ofrecerá MAÑANA, 25 de noviembre, a las 12:30 de la mañana. La presentación se llevará cabo en San Agustín  Kultur Gunea.

Al acto asistirán 
Bernat Vidal, presidente de Arbaso.
Olatz Pujana, Artesana
Andoni Iruarrizaga, Concejal de Cultura del Ayuntamiento de Durango.

DIA: 25 de noviembre.
DONDE: San Agustín Kultur Gunea de Durango.
HORA: 12:30.

Allí os esperamos. Para daros viva cuenta de la que será una edición muy especial.

19. Euskal Dendaren aurkezpena

Urduri gaude. Nola ez, gure Euskal Denda gertu daukagu jada. Urte bete joan da eta Euskal Denda edizio berriarekin hona gatoz. Egitarauari azkenengo zertzeladak ematen, sariak atontzen, gala prestatzen.... Euskal Denda erakagarri bat antolatzeko.

Zer edo zer gehiago jakin nahi baldin baduzue, abenduaren 5etik 8ra egingo den 19. Euskal  Dendari buruz, gerturatu bihar guregana.
BIHAR, azaroaren 25ean, Durangoko San Agustín Kultur Gunean, goizeko 12:30etan aurkezpen ofizial egingo dugua. Durangoko Euskal Dendak ekarriko dituen nobedadeak, egitaraua eta parte-hartzaileen berriak emango dira. 

Partehartzaileak
Bernat Vidal, Arbasoko presidentea.
Olatz Pujana, Artisaua.
Andoni Iruarrizaga, Durangoko Udaleko Kultura zinegotzia.

EGUNA: Azaroaren 25ean.
NON: Durangoko San Agustín Kultur Gunean.
ORDUA: 12:30etan.

Han espero zaituztegu. Gure ongi etorri beroena izango duzue.

jueves, 16 de octubre de 2014

Convocatoria 19. Euskal Denda


 19.Euskal Denda   - Ongi etorri



Euskal Denda ekarpen garrantzitsua da Euskal artisautza tradizionalaren eta gaur egunekoaren hedapen eta sustapenerako. Esperientzia horren bidez, gure artisautza tradizionalaren benetako irudia –sarritan baztertua izan dena– helarazi nahi diegu bisitariei, eta gure arbasoek egunero erabili ohi zituzten objektuak gaur egun oraindik erabilgarriak direla azaltzen eta erakusten dugu. Objektu horietako edozein, gaur egun, eskuragarri eta erabilgarria dela jakinarazteko eta erakusteko baliatu behar da esperientzia hori; objektu horiek egunero erabiltzeko edo oparitarako erabil daitezke, eta erabileran eta denboran zaharkiturik gera ez daitezen, metodologia berriak erabiliz birdiseinaturik daude. Horrexek behar du izan 19. Euskal Dendaren zeregin nagusia.

La Euskal Denda es una importante aportación a la difusión y al fomento de la Artesanía Tradicional y contemporánea Vasca. A través de esta experiencia queremos hacer llegar a los visitantes la imagen real, muchas veces ignorada, de nuestra Artesanía Tradicional, mostrando y demostrando la vigencia actual de unos objetos que en otro tiempo fueron de uso cotidiano para nuestros antepasados. Esta experiencia debe servir para concienciar y demostrar que hoy cualquiera de esos objetos están al alcance de la mano y sirven perfectamente como objetos de uso o como regalo y que tienen la propiedad de ser rediseñados con metodologías actuales para no quedar obsoletos en el tiempo ni en el uso. Esta debe ser la función principal de esta 19. Euskal Denda.


La 19. Euskal Denda os espera a todos, del 5 al 8 de Diciembre

Ordutegia-Horario- Horaire:

Ostirala  5.
-------11:00etik-14:30era
-------16:30etik 19:30era.
-------20:00 -Artetsu Sariak ekitaldia- Premios-Prix (San Agustin Kultur Gunea)
Egunak: 6, 7
-------11:00etik 14:30era.
-------16:30etik 21:00era.
Astelehena 8.
-------11:00etik 14:30era.
-------16:30etik 20:00era.
Bienvenidos a la 15.Euskal Denda