lunes, 10 de diciembre de 2018

Erakustokirik onena





Publikoak hitz egin du, argi izan du nori eman nahi dion erakustokirik onenaren saria, izan ere, hori egokitu zaio Felix Larrañagari. Berriztarra harro egongo da hurrengo urtean jasotzean eta datorren edizioko standean ipintzean.
Bien bitartean lana dauka artisau honek, Euskal dendan hainbat enkargu jaso dituelako, eta, hori dela eta, ez du astirik izango ezertarako. Espero dugu baietz 24. Euskal Dendan nola atondu jakitea.



El mejor expositor



Félix Larrañaga ha sido considerado por el público el mejor expositor de esta 23. Euskal Denda. La verdad es que no lo han tenido fácil, pues cada edición, los artesanos participantes se esmeran y mucho en la presentación. Pero no ha habido lugar a las dudas, en esta ocasión, el premio es para un artesano de la comarca cuyas geniales ideas han encantando a propios y extraños.



domingo, 9 de diciembre de 2018

Eskerrik asko guztioi

Durangoko 23. Euskal Dendak 33.681 bisitari izan ditu, iaz baino 7.000 bisitari gehiago, horretaz aparte, salmentak ere onak izan dira, eta horri esker pozik ageri dira antolatzaileak. Egia da iaz baino bisitari gehiago etorri direla. Izugarrizko zifrak dira aurtengoak, inoiz ez genuen asmatu 30.000 bisitari izango genukeenik. Eta noski, horrelako harrera salmentetan islatu da.
Euskal Denda hasi zenean 1995ean, inork ez zukeen imajinatu 20.000 bisitari izango genituenik, orain dela bi urte 23.000 heldu ginen, iaz 26.000 izan genituen. Uste genuen hori izango zela gure topera, baina aurtengoa ikusita arrakastatsua izan da 23. edizio honetan. Oso pozik gaude lortu dugunarekin. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu guregana hurbildu diren guztiei.
Egunez egun
asteazkena.....2.350
osteguna..........7.653
ostirala........6.895
larunbata......10.917
igandea....5.866
                       GUZTIRA 33.681 

                       ESKERRIK ASKO 

33.681 gracias

 

 La 23. Euskal Denda ha cosechado un éxito sin precedentes. Si ya el año pasado había franqueado con creces la barrera de los 25.000 visitantes, este año se ha superado a sí misma y ha logrado atraer a 33.681 personas. Un número que se computa en la puerta de entrada y que responde con absoluta objetividad a lo acontecido a lo largo de los cinco días de feria. Todo ello supone un incremento de casi 7.000 visitantes respecto al año pasado. En lo que al gasto se refiere, las ventas mantienen el nivel de ediciones anteriores. Pero quizá lo más importante es que de nuevo pone a la artesanía en un lugar preferente para los visitantes de Durango. 
Asistencia por días 
miercoles 5.....2.350
jueves 6..........7.653
viernes 7........6.895
sabado 8......10.917
domingo 9....5.866

                       TOTAL 33.681 

                       GRACIAS

Eta zu, ez zara etorriko?

           Euskal Dendaren arrakasta hazten joan da edizio batetik bestera. Momentuz, antolatzaileek ez dute zifrarik eman nahi, hala ere, eta aurreko egunekoa ikusita sekulako arrakasta lortzen ari da autengo Euskal Denda.
           Arbasoren iritziz, Euskal Dendaren moduko azoka berezi batera horrenbeste jende hurreratzea balio erantsia da; izan ere, argi gelditzen da bertaratzen dena kontzienteki joaten dela gozatzeko nahiaz eta bertan parte hartzen duten artisauengandik ikasteko gogoz. Beraz, Euskal Dendara joaten den publikoa, bisitari leiala da; horregatik bada, asko zaintzen dira antolakuntzako detaile guztiak, topaketa bakoitzeko ilusioa benetakoa izan dadin.
             Horrek esan nahi du sektorearentzako bultzada bat dela, krisi garai hauetan.

Y tú, te animas?

   
     Estamos a una hora de cerrar y aún no queremos dar números, pero lo cierto es que, esta 23 edición está resultando de lo más exitosa en la historia de la Euskal Denda.
      Para Arbaso, entidad organizadora del evento, la afluencia de público a una feria tan particular es un valor añadido, pues deja constancia clara que aquellos que se acercan hasta ella lo hacen con plena consciencia y con el deseo de querer disfrutar y aprender con los artesanos que en ella participan. El público de la Euskal Denda es, por tanto, un público fiel y es por ello que se mima cada detalle de la organización, haciendo realidad la ilusión de cada encuentro.
     

Hura mauka, hura!!!!!!

Euskal Denda ixtear dago, hala ere, oraindik aukera eta denbora badago bizitatzeko. Arratsaldeko 20:00etan ateak zarratuko ditu, eta betiko izango ditu gogoan aurtengo arrakasta.
Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak ditu. Nahiz eta azoka esparruak muga fisikoak dituen, guztira 52 artisau dira, Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik, Lapurditik, Nafarroa Beheratik eta Nafarroatik etorritakoak. Bestalde, bertan diren firma askok lehen aldiz daude, 10 profesional batzen dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 20k estreinakoz parte hartzen dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, guztira 25 artisau. Gipuzkoatik bederatzi etorri dira, Arabatik zortzi eta Nafarroatik zazpi. Ipar Euskal Herritik lapurtar bat eta Nafarroa Beherako beste bat.
Sektorekako sailkapena egiten badugu, aurten, ehungintzak ditu ekoizle gehien, 9; bitxigintzak zortzi tailer. Halaber, aipatzekoa da nekazaritzako elikagaien sektorea, bere lekua egin baitu Euskal Dendan: sei aditu ditugu.
Omenaldia
Bigarren urtez jarraian, merkatu plazako beheko aldea, omenaldiak egiteko gune bilakatuko da. Aurten, Zuriñe Agirre hil berri den artisau gasteiztarraren lanak izango dira ikusgai; agur beroa egiteko.
Figura bitxiak egiten zituen Lur Keramikaren alma mater honek, euskal pertsonaia tipikoak irudikatzen dituztenak eta Gabonetako jaiotzan ipintzekoak, esaterako Olentzero eta Mari Domingi. Eraikitzen zituen eszenak xehetasunez beteak ziren, eta bere eskaparatea izan zitekeen Andre Maria Zuriaren plaza bete-beterik txupinazo egunean, Zeledon bertan zela, edo Iruñako Udaletxe plaza uztailaren 7an. Haren sormena geratu zaigu eta Euskal Dendan zabalduko da.
Gogoratu Euskal Denda dirauen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutzen dira. Izan ere, bisitariak lehiaketetan parte hartzeko aukera ere badu. Ez ahaztu gaur arratsaldeko 20:00etan ateak zarratuko direla.
Ordutegia 11:00 – 14:30
                 16:30 – 20:00

Última oportunidad

La Euskal Denda está a punto de cerrar su vigésimo tercera edición. Será a las ocho de la tarde cuando baje el telón. Los más rezagados aún tienen tiempo de visitar esta feria, emplazada en el mercado municipal de Durango. Una edición que, además, puede llegar a ser la más exitosa de toda su existencia, a tenor de los ratios de visitantes que está obteniendo.
Este domingo será la última oportunidad de disfrutar con los 52 artesanos provenientes de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera y Nafarroa. Con Bizkaia a la cabeza con 25 representantes. Gipuzkoa está representada con ocho y Nafarroa con siete. De los territorios de Ipar Euskal Herria ha llegado un artesano procedente de Lapurdi y otro más de Nafarroa Behera.
Por sectores, este año destacan en número el textil, con 9 productores y la joyería con ocho talleres. Sin olvidar el sector agroalimentario que se ha hecho un importante hueco en la Euskal Denda con seis especialistas, los mejores en su campo.
Exposición-homenaje
Además, la Euskal Denda aprovecha su espacio para rendir un sentido homenaje a la artesana Zuriñe Agirre, recientemente desaparecida. Las piezas del alma mater de Lur Keramika ocupan todo el atrio de la plaza del mercado, dejando al descubierto esas figuras tan peculiares y particulares que, lo mismo, representaban a personajes típicos vascos, que servían de belén navideño, en el que destacaba la presencia de Olentzero y Mari Domingi o escenificaban la plaza de la Virgen Blanca en pleno txupinazo con Celedón de testigo. Su legado podrá ser visitado por el público asistente a la Euskal Denda.
Recordad que hoy se cierran las puertas una hora antes, a las ocho se bajará el telón de esta edición, que permanecerá durante años en la retina de sus protagonistas.
Horario 11.00 – 14:30
              16:30 - 20:00

23. EUSKAL DENDA dotb-en

sábado, 8 de diciembre de 2018

Berriak

Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izaten ditu, guztira 52, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Nafarroatik etorritakoak.
Bestalde, bertan izango diren firma askok lehen aldiz parte hartuko dute, 10 profesional batuko dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 20k estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak du ordezkari gehien, 25 artisau. Gipuzkoatik bederatzi etorri dira, Arabatik zortzi eta Nafarroatik zazpi. Ipar Euskal Herritik lapurtar bat eta Nafarroa Beherako beste bat.
Sektorekako sailkapena egiten badugu, aurten, ehungintzak izango ditu ekoizle gehien, 9; bitxigintzak zortzi tailer. Halaber, aipatzekoa da nekazaritzako elikagaien sektorea, bere lekua egin baitu Euskal Dendan: sei aditu ekarri ditugu. Hurrengoan berriak direnak zerrendatuko ditugu.
Arabak ordezkari berriak bidalitakoak:
Susana Corbella Zeramika, zeramika artistikoa, buztina inspirazioa iturri. Amurrio.
Nuna, Artisautzaren Sari Nazionala eskuratu du feltro nunoaz, Japonen jatorria duen artileaz, egiten duen lanagatik. Domaikia.
Irantzu-tzu, ehungintzako lanak aukeran bai umeentzat bai etxekoa. Vitoria-Gasteiz.
Bizkaitik bost artisau-enpresa berri ditugu Euskal Dendan:
Ixi wood, moda eta diseinu enpresa, ausarta eta dibertigarria, osagarri nobleekin, egurra baita lanaren ardatza. Gizaburuaga.
Ana Yabar, kristala lantzen du ikuspegi erromantiko batetik. Ibilbide luzea du, ñabarduretan aberatsa. Bilbo.
Jabonarte, 2006ko abenduan sortu zen. Diseinua eta xaboia egiteko artea uztartzen ditu. Erandio.
KB sisters, firma gazte honek eskuz egiten ditu osagarriak, bakarrak dira, desberdinak, originalak eta estilo propioa dute.
Matxi, ibilbide luzeko familia. Osagarriak eta serie mugatuko moda da euren proposamena; eskuz egindakoak banan-banan. Derio.
Nafarroatik lehenengoz iritsi da:
Artisai, kakorratz-lanak egiten dituen artisau enpresa familiarra.
Nafarroa Beheratik nekazaritzako elikagaien aitzindaria dugu:
Arnabar, ahateak hazi eta foiea egiten duen artisau enpresa. Osses.

Novedades

Por supuesto como no podía ser de otra manera, un año más, la Euskal Denda, cuenta con representantes de todos los territorios vascos. Son un total de 52 expositores provenientes de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera y Nafarroa. Además la Feria está, en esta ocasión, ampliamente renovada en lo que a las firmas se refiere y es que 10 de los profesionales son novedad. Esto supone que el 20% de los artesanos son inéditos en esta plaza, aportando frescura al evento.
Por territorios, una vez más Bizkaia se pone a la cabeza con el mayor número de artesanos: 25. Gipuzkoa se cita con nueve, Araba está presente con ocho y Nafarroa con siete. De los territorios de Ipar Euskal Herria llega un artesano procedente de Lapurdi y otro más de Nafarroa Behera.
Entre los que son novedad:
Araba renueva su representación con:
Susana Corbella Zeramika, cerámica artística, con la arcilla como fuente de inspiración. Amurrio.
Nuna, Premio Nacional de Artesanía por su trabajo con el fieltro nuno, una modalidad de lana originaria de Japón, que lleva trabajando y tinñendo a través de plantas naturales. Domaikia.
Irantzu-tzu, textiles al alcance de la imaginación de cada uno, especialmente diseñados para niños y para el hogar. Reciente Premio Blas Arratibel. Vitoria Gasteiz.
Cinco empresas artesanas de Bizkaia acuden como novedosas este año a la Euskal Denda:
Ixi wood, una empresa de moda, diseño, atrevida y divertida, con elementos nobles como la madera como eje de trabajo. Gizaburuaga.
Ana Yabar, trabaja el cristal desde una perspectiva romántica, con una dilatada trayectoria, la suya es una historia rica en matices. Bilbao.
Jabonarte, nace en diciembre de 2006 como nexo de unión entre el diseño y el arte de hacer jabones. Erandio.
KB sisters, firma joven con accesorios únicos, diferentes, originales, con estilo propio y hechos a mano.
Matxi, otra saga familiar de larga trayectoria. Proponen complementos y moda de series limitadas, hechas íntegramente de una en una. Derio.
Desde Nafarroa llegan por primera vez:
Artisai, empresa artesana familiar que ahonda en el diseño y la confección de objetos únicos hechos a ganchillo.
Desde Nafarroa Behera tenemos un pionero agroalimentario:
Arnabar, empresa artesana dedicada a la cría de patos y elaboración de foie. Osses.

Video en Durangon-en bideoa

Durangon aldizkari digitalak hurrengo bideoa argitaratu zuen.
En el siguiente video podéis ver cómo  han recogido las cámaras de Durangon nuestra Euskal Denda.

Egunkarietan



Euskal Denda berriro Derian
El diario Deia se hace eco de la Euskal Denda.

Kulturaren plaza

Gorakat

Kromosoma

erreportajea


También en berria ponen el valor de nuestros artesanos.
Berrian ere bai.
 BERRIA

El diario nortexpres hace también seguimiento.
nortexpres egunkariak Zuriñe Agirre, Lur Keramika, izan du hizpide.

nortexpres

Jarduerak


     Euskal Dendak beti hartzen ditu aintzakotzat bisitariak, artisautza tradizionalean murgiltzeko asmoarekin. Aurtengo 23. edizioan, bada, are gehiago. Asmoa baita ekoizleak bertatik bertara ezagutzeaz gain, antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik bada, bertan, zuzeneko erakustaldiak egiten dituzte.

        Beharbada, erakustaldiak dira azoka hau Euskal Herrian egiten direnetatik berezia egiten dutenak. Beraz, aurten ere, bisitaria ikuslea izateaz gain, pieza bat sortzeko prozesuan parte hartu ahalko du.

     Halaber, Euskal Dendak dirauen bitartean zozketak izango ditu bisitariak.

Actividades

   
Si de algo se ha vanagloriado siempre la Euskal Denda es de ser algo más que un simple mercado de artesanía. Consecuentemente con sus objetivos, este es el espacio físico en el que además de exponery vender se propicia que los visitantes se adentren en el mundo de la artesanía. Es por ello que ésta es un oportunidad única para favorecer una inmersión completa en el sector.

        Este año, en su 23 edición, no iba a ser menos. Además de conocer “in situ” a los elaboradores de los productos e incluso comprobar cómo trabajan en vivo, una vez más se recurre a las demostraciones, con el objeto de conocer y ahondar en estos viejos oficios. Quizá sean  exhibiciones lo que hace particular a este escaparate, convirtiéndolo en algo excepcional en el marco de las ferias de artesanía de Euskal Herria. El visitante puede comprobar e incluso participar en el proceso creativo de una pieza.
 
      Así mismo, a lo largo de cinco días de duración de la Euskal Denda el visitante tendrá un papel fundamental pues serán quien determine con sus votos cuál es el mejor expositor de la feria, lo que les permitirá participar en varios sorteos.

viernes, 7 de diciembre de 2018

Bertokoak

Beste behin ere, Durangaldeak berebiziko lekua izango du Euskal Dendan, eskualdeko sei ordezkarik parte hartzen dute eta. Aurreko urteetan izandakoak dira denak, arrakasta handia izan baitute euren ekoizpenek; honakoak dira: 

Elorrioko Anitha Mol. Lehen paperezko bitxiak egiten zituen, orain, ordea, naturaren elementuak erabiltzen ditu.
 Aurten, zeinbat teknika erabiliz  tximeleten hegoak lepoko, zein belarritako bihurtu ditu, eta izugarrizko emaitza lortzen ari da. 




  Rosa Etxabe, zeramikaria eta grabatzailea. Magia handia dute haren eskuek. Bertokoa da, eta Durangon bertan du estudioa, non berak dakien guztia zabaltzen duen. Aurten magiaz beteriko piezak ekarri ditu Euskal Dendara.

  Felix Larrañaga egur taillagin berriztarra ere etorri da Durangora. Nekaezina eta langile fina, dena konprobatuko duzu haren erakustokian.
 Eneko Unzalu bitxigile durangarra. Bilduma berria ekarri du Euskal Dendara, eta benetan merezi du gerturatzea ikusteko zer nolako eragina duen mendiak, itsasoak edota musikak haren piezetan.

 Bigarren urtea da Gorakatentzat. Eskuz egindakoa, jatorrizkoa eta garaikideak dira haren poltsoak, edozein momentuan erabiltzeko prest goizez zein arratsaldez, lanean zein jaietan.


 Restaurarte, zaharberritze tailerra, 2010eko stand onena sariaren irabazlea eta berriro ere zalduko digu nola den posible zahar traste bat berri bilakatzea.

Durangaldea espacio propio

Una vez más la comarca del Duranguesado se merece un lugar estelar dentro de la Euskal Denda y es que son seis, ni más ni menos, los artesanos de la comarca los que asisten a este encuentro. Todos ellos repiten, y esperan que sus nuevas colecciones calen hondo entre el público.

 Se trata de Anitha Mol, de Elorrio, que este año ha dado una vuelta de tuerca a su producción, pasando del papel como materia prima a las hojas de árboles y las alas de mariposa. Impresionante su trabajo.





 Rosa Etxabe no quiere perderse "por nada del mundo" la cita de Durango, la única por la que abandona su estudio en la villa, para mostrar sus magníficas piezas de cerámica. Un placer departir con ella y aprender de su andadura. En la Euskal Denda vuelve a sorprender con la magia de sus trabajos.





El taller de restauración Restaurarte, ganador del mejor stand en 2010, sigue apostando por enseñar su trabajo en Durango. No fallan y, en este encuentro con el visitante, refuerza su visión de recuperar aquellas piezas que antaño tuvieron una función, y que tras pasar por su taller vuelven a estar en plena forma.


 El joyero Eneko Unzalu, también de Durango, presenta su nueva colección en la Euskal denda. En ella refuerza su compromiso con la naturaleza, con la montaña y con el mar. Pero además incluye un nuevo elemento en sus piezas, la música. Soprendente los resultados obtenidos.



El berriztarra Felix Larrañaga, tallador de madera repite por segundo año consecutivo. En la representación de su taller le podremos ver, además, trabajando de forma magistral en unas piezas tan atemporales como la vida misma.
 La joven elorriarra que firma con el nombre Gorakat, también repite por segundo año consecutivo. Bolsos y mochilas contemporáneas que lo mismo sirven para el día a día, que para el trabajo o para acudir a una fiesta. Lo suyo es originalidad llevado a su máximo exponente.

Erakustaldia eta omenaldia


          Bigarren urtez jarraian, merkatu plazako beheko aldea, omenaldiak egiteko gune bilakatuko da. Aurten, Zuriñe Agirre hil berri den artisau gasteiztarraren lanak izango dira ikusgai; izan ere, asmoa dugu omenaldia eta agur beroa egiteko.

Figura bitxiak egiten zituen Lur Keramikaren alma mater honek, euskal pertsonaia tipikoak irudikatzen dituztenak eta Gabonetako jaiotzan ipintzekoak, esaterako Olentzero eta Mari Domingi. Eraikitzen zituen eszenak xehetasunez beteak ziren, eta bere eskaparatea izan zitekeen Andre Maria Zuriaren plaza bete-beterik txupinazo egunean, Zeledon bertan zela, edo Iruñako Udaletxe plaza uztailaren 7an.

           Hala ere, Zuriñe Agirreren imajinazioa eta maisutasuna aipatutakoa baino handiagoa zen; izan ere, Vitoria-Gasteizen, bere hirian, kirol gertakizunen bat izaten zenean, horretara bideratzen zuen bere sormena, eta buztinezko kirolariak diseinatzen zituen.

         Gasteizko alde zaharreko Txikita kaleko bere lokaletik urteetan Euskal Dendaren ardura izan zuen; orain ohorezko agurra egin nahi diogu.


Exposición y homenaje


       Por segundo año consecutivo el atrio de la plaza del mercado se convertirá en un lugar de homenaje. En esta ocasión servirá de escenario a las piezas de Zuriñe Agirre, artesana gasteiztarra recientemente fallecida, a la que se le quiere tributar un sentido tributo y una cálida despedida.
       Alma mater de Lur Keramika, suyas eran esas figuras tan peculiares y particulares que, lo mismo, representaban a personajes típicos vascos, que servían de belén navideño, en el que destacaba la presencia de Olentzero y Mari Domingi. A sus escenas no les faltaba detalle y su escaparate lo mismo se convertía en la plaza de la Virgen Blanca en pleno txupinazo con Celedón de testigo o en la playa del Ayuntamiento de Iruña un 7 de julio.
        Aunque la imaginación y maestría de Zuriñe Agirre no se quedaba ahí y si su ciudad Vitoria-Gasteiz vivía algún acontecimiento deportivo, centraba su espíritu creativo en ese deporte y rediseñaba a los deportistas en barro.
        Desde su calle Txikita, en pleno casco viejo gasteiztarra, donde regentó su local durante años, a la Euskal Denda, donde se le quiere realizar una despedida con honores.
       

jueves, 6 de diciembre de 2018

Oterorena iazko posturik onena

Iaz, bisitariek argi izan zuten, Otero pelotagilearen lana saritu behar/nahi zuten, eta horrela egin zuten, hau da, Oteroren lan ederra goraipatu nahi zuten beren botoengatik, eta erakustokirik onena izendatu zuten
Egia esan, Oteroren meritua aintzat hartu behar da. Joan den urtean Ekain kobazuloaren erreplika bat egin zuten, eta aitortu behar dugu urtero urrats bat ematen dutela, eta eginikoa sekulakoa izan zela.

Horiek horrela, inaugurazioaren egunean, Durangoko alkatea, Aitziber iIdigoras,  gurekin zela aprobetxatuz, diploma eman genion.
Eta argazkietan ikusten bezala, aurten menditik itsasora joan dira, ur handitan ez dira sartu, portuan, aldiz, geratu dira, hala ere, berriro ere, haren postuak sona handia lortu du.
Zorionak.
.

Otero mejor expositor 2017

Otero pelotagilea es, sin lugar a dudas, uno de los artesanos más imaginativos en lo que al diseño y confguración de su stand se refiere. En la pasada edición sus almas maters nos brindaron un expositor que recibió el beneplácito del público. Aquella reproducción de la cueva de Ekain fue tan del gusto de los asistentes a la Euskal Denda, que se llevaron por goleada el galardón del público.
Este año, aprovechando la presencia de la alcaldesa de la villa, Aitziber Idigoras, en la apertura oficial se les hizo entrega del diploma que les acredita este valor y que, desde ayer, engalana el puesto de esta edición número 23, que esta vez viaja de la montaña al mar.

Kriskitin Dantza Taldea


Eskerrik asko Kriskitin Dantza Taldea, egindako lanagatik. Ina Etxebarriak eta Oier Sarobek maisuki dantzatu zuten aurreskua. Txistularia gure Juanan Aroma, beti prest Arbasori laguntzeko. Berriro ere mila esker!!!!!!!!!!
No hay palabras para agradecer a Kriskitin Dantza Taldea que, todos los años y ya son 23, nos acompañan en la inauguración. En esta ocasión se entregaron en el baile Ina Etxebarria y Oier Sarobe, al txistu, un no menos entregado, Juanan Aroma. Mil gracias de nuevo.

Gure islada

Hurrengo estekan irakurriko duzue nola ikusten gaituzten hedabideek.En los siguientes links nos veréis reflejados en los medios de comunicación.

bilbao24horas

bizkaie

deia

dotb

durangon

el correo

gara

info7



miércoles, 5 de diciembre de 2018

Ondo etorri



Euskal Dendak ateak zabaldu ditu dagoeneko. Beste behin ere, Durango Uriko merkatu plazak hartuko du sektorearen makro-erakusleiho hau, artisauen munduko feriarik garrantzitsuena den hau. Aurtengoan, bisitariek artisau berri asko ikusteko aukera izango dute; halaber, ezin ditugu ahaztu gure lankide izan direnak, elkartean hutsunea utzi dutenak, beraz, haiek gogoratzeko gune bat izango dugu. Abenduaren bostetik bederatzira, bisitariek 52 erakusmahaietako artisauen produkzioak izango dituzte gozagai. Gainera, erakustaldietan parte hartu ahalko dute eskuzko lanbideak barru-barrutik ezagutzeko.
Artea loratzen” izango da hogeita hirugarren ediziorako aukeratu den leloa; keinu bat gremioei, egiten dutena artisautza baino zerbait gehiago dela irmo eusten dioten horiei, artisautza loratzen ari direnei; izan ere, euren lana artea izaterainoko mailara eroaten dute. XXI. mendeko artisauek apustua egin dute berrikuntzaren, diseinuaren, iraunkortasunaren eta antzinako tekniken alde, eta erabiltzen dituzten materialetan berrienak bilatzeari ekiten diote. Apustu pertsonal eta profesionalei esker, euretako asko benetako aitzindari bilakatu dira.
Arbaso, Euskal Herriko Artisautza Tradizionala bizkortzeko elkarteak, Euskal Dendaren 23. edizioari ekingo dio beste urte batez, zilarrezko ezteguetatik gero eta gertuago. Beste behin ere, Durango Uriko merkatu plazak hartuko du sektorearen makro-erakusleiho hau, artisauen munduko feriarik garrantzitsuena den hau. Aurtengoan, bisitariek artisau berri asko ikusteko aukera izango dute; halaber, ezin ditugu ahaztu gure lankide izan direnak, elkartean hutsunea utzi dutenak, beraz, haiek gogoratzeko gune bat izango dugu. Abenduaren bostetik bederatzira, bisitariek 52 erakusmahaietako artisauen produkzioak izango dituzte gozagai. Gainera, erakustaldietan parte hartu ahalko dute eskuzko lanbideak barru-barrutik ezagutzeko.

Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere. Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere. Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat dela.
Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu, guztira 52, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Nafarroatik etorritakoak.
Bestalde, bertan izango diren firma askok lehen aldiz parte hartuko dute, 10 profesional batuko dira aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik % 20k estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta eraldatzailea emanez. Lurraldekako parte hartzea dela eta, Bizkaiak izango du ordezkari gehien, 25 artisau. Gipuzkoatik bederatzi etorriko dira, Arabatik zortzi eta Nafarroatik zazpi. Ipar Euskal Herritik lapurtar bat eta Nafarroa Beherako beste bat izango dira.
Sektorekako sailkapena egiten badugu, aurten, ehungintzak izango ditu ekoizle gehien, 9; bitxigintzak zortzi tailer. Halaber, aipatzekoa da nekazaritzako elikagaien sektorea, bere lekua egin baitu Euskal Dendan: sei aditu ekarriko ditugu.
Omenaldia
Bigarren urtez jarraian, merkatu plazako beheko aldea, omenaldiak egiteko gune bilakatuko da. Aurten, Zuriñe Agirre hil berri den artisau gasteiztarraren lanak izango dira ikusgai; izan ere, asmoa dugu omenaldia eta agur beroa egiteko.
Figura bitxiak egiten zituen Lur Keramikaren alma mater honek, euskal pertsonaia tipikoak irudikatzen dituztenak eta Gabonetako jaiotzan ipintzekoak, esaterako Olentzero eta Mari Domingi. Eraikitzen zituen eszenak xehetasunez beteak ziren, eta bere eskaparatea izan zitekeen Andre Maria Zuriaren plaza bete-beterik txupinazo egunean, Zeledon bertan zela, edo Iruñako Udaletxe plaza uztailaren 7an.
Aurtengo Euskal Dendan haren sormena ikusgai izango dugu.

ORDUTEGIA: Goiza, 11:00 - 14:30
Arratsaldea, 16:30 - 21:00.
Igandea 9, 20:00ak arte.